XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herrilan Saila, IRAGARKIA

Bizkaiko Foru Aldundiko Herrilan Sailaren 1990eko otsailaren 28ko 648. Foru Aginduaren bidez, egoitza Sondikako Beiketako Bidea, 1goan duen Mikel Urrutia Larrondo jaunari, BI-7724-AV matrikuleko ibilgailuaren titularra izanik, Derio-Asuako BI-112. errepideko 1,025. km.-an funtziozko elemenduei egindako gaitzen ziozko medeapen espedientea (9.352. espedientea) ireki zaio, berrogei mila (40.000) pezetako zenbatekokoa dena, Errepideei buruzko 1977ko otsailaren 8ko Araudi Orokorreko 107. art.an xedatutakoaren arabera (B.O.E., 1.977ko maiatzaren 17ko 117. zenb.).

Aipatu egoitzean berari haren berri ezin eman izan zaiolako, eta Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko uztailaren 17ko Legeko 80.3. eta baterako artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako iragarki honen bidez jakinerazten zaio araubidez, aipatu Foru Aginduaren aurka, honako iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatu beharreko hamabost (15) eguneko epearen barruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluari gorabidezko errekurtsoa, baita bidezkoets dezakeen beste edozein ere, jar diezaiokeela oharteraziz, Administrazio Prozedurari buruzko uztailaren 17ko Legeko 122 eta baterako artikuluetan eta Bizkaiko Egunkari Ofizialaren otsailaren 23ko eranskineko otsailaren 87/3. Foru Araueko 69 eta 70. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Bilbon, 1.990eko apirilaren 24ean.

- Foru Diputatua, Federiko I. Bergaretxe Zurimendi.